miércoles, 16 de mayo de 2018

NOLA SAHIESTU PILULEN ARRISKUAK

¿Nola hartu behar dira pilula hauek, arriskurik gabe lo egokiaren helburua lortzeko?


• Zure ohiko medikuari galdetu zeintzuk diren hartu beharreko pastilak eta zein da zuk hartu beharreko dosia. 

•Inola ere hartu lo egiteko pilulak hartzearen ohitura, arazoarekiko erantzun tenporala bakarrik izango da.

• Ez nahastu inola ere edari alkoholikoak eta era honetako pilulak, nahaste honek kontzientziaren galera errazten du

•Kontuan hartu behar dugu, farmako bat izanik bigarrenaldiko efektuak dituela, beraz baten-baten sintoma izatekotan, berehala jo medikuarengana.
• Hasitako prosezu medikoak emaitzarik erakusten ez badu, esan medikuari tratamendua alda dezan, eta era naturalak errezetatzeko.
• Ez iezaiozu pilulak hartzeari batbatean utzi, guztiz eta era egokian utzi ahal izateko denbora behar duzu, Abstinentzia Sindromearen agerpena sahiesteko.   
Zer da Abstinentzia sindromea?

Abstinentzia-sindromea pertsona batengan adikzioa eragin duen substantzia  edo jarduera hartzeari/egiteari uzten denean sortzen den sintoma eta erreakzioen multzoa da.

Alkoholaren gehiegizko erabilerak, adibidez, tolerantziara, mendekotasun fisikora eta ondoko abtinentzia-sindrometara eramaten du. Abtinentzia-sindromea, batez ere, nerbio sistema zentrala hiperkitzikakortasun-egoeran mantentzen delako ematen da .
Sindrome hau gaixotasun psikologikoetan ere ager daiteke; hauen artean mendekotasun emozionala. Azken honetan ez dago droga edo sustantziekiko mendekotasunik baina bai beste pertsonekikoa, hori dela eta, sujetuak jasaten dituen min emozionalak min fisiko bihurtzen dira.

Resultado de imagen de pastillas medicas

No hay comentarios:

Publicar un comentario